INFORMAZIO OROKORRA.

 

Hiru-Herri-ko bulegoetan. Burlatako atletismo pistetan.

Astelehen, astearte eta ostegunetan 18 eta 20.00h bitartean (Telefonoa 948241806).

Helbide elektronikoa: hiruherri@gmail.com

 

Irekita ATLETISMO ESKOLAN izena emateko epea


Hiru Herri nafar txapelduna kross motzean neska eta mutiletan

2014ko urtarrilak 19

 

Tuteran ospatu da Nafarroako Kross Motzeko Txapelketa Hiru-Herri-ren garaipenarekin taldeka. Korrikalari guztiak maila altua eman dute, banaka bai taldeka emaitza on bat eskuratu ahal izateko.  HIRU-HERRI TXAPELDUN ¡¡¡ZORIONAK DENOI!!!

 

Banaka, lortutako emaitzak ondorengoak izan dira: VANESA PACHA txapeldun-ordea, UXUE FRAILE 3ª eta MIGUEL ARISTU nafarra baita ere. Aipatzekoa ere MOSTA CHARKI-ren karrera itzela, bigarrena sailkatuz. ARGAZKIAK

 

Txapelketa honen aurretik NKJ krossen 3º jaurdunaldia ospatu da Hiru Herriko eskoaren partaidetza zabalarekin. ARGAZKIAK


Hiru Herriko XXII Nazioarteko Krossa

2013ko azaroak 25

 

Igande hontan, abenduak 1ean, Hiru Herriko Nazioarteko Krossaren XXII edizioa ospatuko da. Antolakuntza lanean parte hartu nahi dutenek Burlatako pistetatik pasa beharko dira, bai larunbatean 9:00tatik aurrera edota igandean bertan ordutegi berdinarekin.

 

Aurkezpena: Asteartean (26) goizeko 11tan, Burlatako Udaletxean, Ivan Fernandez iazkoa garailearen parte hartzearekin. 

 


ATARRABIAKO III. ELKARTASUN AZOKA:

Pasaden udan gure taldeko Iñigo Perez korrikalaria lanean egon zen bolondres gisa Kenian. Berak eta Atarrabiako hainbat gazteek bizitako esperientziatik abiatuta, aurten Guatemala eta Keniaren alde iaz antolatutako II.ELKARTASUN AZOKA errepikatuko dute proiektu horiekin jarraitu ahal izateko. Eta beraz, zuengana jotzen dugu laguntza eske, zuen material eta parte hartzea proiektu honen zati garrantzitsua baita.

 

Elkartasun Azoka Atarrabiako Helduen Elkartean eginen da, Abenduaren 7,8,14 eta 15 egunetan zehar; eta ordutegia goizez 10:30etatik 14:00etara eta arratsaldez 16:00etatik19:30etara bitartekoa izanen da.

 

Parte hartzeko interesa duzuen guztiok zuen materiala Atarrabiako Gaztelekuan utzi dezakezue, bertan bilduko dugu Abenduaren 1 eta 5a artean, arratsaldeko 17:00ak eta 20:00ak bitartean. Edotan Burlatako atletismoko pistetan, Astelehen, Astearte, eta ostegunetan arratsaldeko 17:00etatik 19:00etarar. Gaurtik hasita eta Abenduaren 5era arte.

 

Azkenik, badakigu ez garela garai onak bizitzen ari eta herriko familia ugariren egoera ekonomikoa ez dela ona. Hori kontuan hartuz, ideia ona iruditu zaigu azoka janaria biltzeko gune gisa ere erabiltzea, ondoren, jasotako guztia Atarrabiako elikagai bankura eramango dugularik.

 

Mila esker zuen laguntzagatik.


Plazaolako maratoi erdia

 

2013ko irailak 16

 

Atzo ospatu zen Plazaolako Maratoi Erdia, Leitza eta Lekunberriko herriak lotzen dituen ibilbide zoragarri batetik. Urtero bezala hainbat tunel zeharkatu behar izan zituzten partaide guztiak. Gure taldekide ugari parte hartu zuten bertan, eta aipatzekoa da haienartean Ander Arrastio "Txipu"-k lortutako 9º postua eta Mikel Guerrak lortutako 10º. Sailkapenak

 


Nafarroako Milla Txapelketa (Zizur) eta Arreko lasterketa herrikoia

 

 

2013ko irailak 9

 

Larunbat hontan ospatu da Nafarroako Milla Txapelketa. Bertan Izaskun Osés-ek 3º postua eskuratu du eta Dennis “La Máquina Lajera” Suarez irabazlea izan da helduen kategorian. Sailkapenak

 

 

 Aldiz, igandean Arre inguruko mendietatik ospatu da Arreko krossaren bigarren edizioa. Maldan gora eta behera ibili diren partehartzaileen artean aipatzekoa da Antonio Casado-ren 1º postua, eta Ion Sola eta Izaskun Osés-ek lortutako 2º postuak. Sailkapenak


3000 obst. Espainiako Txapelketa

 

2013ko uztailak 29

 

Vanesa Patxa 10º sailkatu da Alcobendasen, uztailak 27an, ospatu den  3000 obstakuluen Espainiako Txapelketa Absolutuan 10.45.51-ko denborarekin.Nahi zuen denbora lortu ez duen arren, ranking-eko 14º postuan abiatzen zen eta inoiz lortu duen posturik hoberena eskuratu zuen. Zoriontzekoa beraz!